Gizartea -

ERRIOXAKO HILKETA

Larderoko Udalak hiru dolu egun ezarriko ditu 9 urteko mutikoaren hilketagatik

Udalak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian hilketa gaitzesteko. Halaber, Larderoko bi ikastetxeetan minutu bateko isilunea egin dute.

Lore sorta bat eta peluxezko hartza, hilketaren tokian. Argazkia: EFE
Lore sorta bat eta peluxezko hartza, hilketaren tokian
Larderoko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu 9 urteko haurraren hilketagatik

2:08

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxan, Larderoko Udalak ezohiko batzarra deitu du 15:00etarako, eta hiru dolu egun ezarriko ditu 9 urteko mutikoaren hilketagatik. Halaber, bertan behera utziko ditu astebururako deituta zeuden ekitaldi guztiak.

Udalak deituta, kontzentrazioa egin dute eguerdian hilketa gaitzesteko, eta minutu bateko isilunea egin dute herriko bi ikastetxeetan.

Manuel Vallejo Larderoko alkateak bere eta auzokideen maitasuna agertu die hildakoaren senide eta lagunei. "Batzuetan ez dago hitzik, eta gaurkoa egun horietako bat da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa Logroño azken ordukoa