Gizartea -

BIZKAIA

Espetxeratze agindua zuen gaizkile "arriskutsu" bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon

Operazio berezian, Ertzaintzak tiro egin du atxilotua zihoan ibilgailuaren gurpilen aurka. 38 urteko gizonak Basauriko ertzain-etxean igaro du gaua, epailearen aurretik igaro zain.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gaizkile "arriskutsu" gisa sailkatuta duten gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon. Horren aurka bi atxilotze agindu zeuden emanda, tartean, espetxeratze agindu bat. Ertzaintzak tiro egin zuen atxilotua zihoan ibilgailuaren gurpilen aurka. 38 urteko gizonak Basauriko ertzain-etxean igaro du gaua, epailearen aurretik igaro zain. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 18:00ak aldera atxilotu zuten, Bilbon, Telleria kalean.

Aspaldian ari ziren gizonaren bila. Aurrez, birritan ahalegindu zen ertzainak autoarekin harrapatzen.

Ertzaintzaren esku-hartze unitatea arduratu da operazioaz, eta ez da inor zauritu.

Gizonak polizia-aurrekariak ditu, eta polizia-izapideak amaitutakoan, epailearen aurrera eramango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Ertzaintza Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea