Gizartea -

KORONABIRUSA

Janssenen txertoa hartu dutenei errefortzu dosia jartzea aztertuko du gaur Osasun Publikorako Batzordeak

Espainiako Estatuan Janssenekin txertatutako ia bi milioi pertsonei errefortzu dosi gisa Pfizer edo Modernarena ematea proposatu du Espainiako Txertoen Lantaldeak.

Koronabirusaren aurkako Janssen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Koronabirusaren aurkako Janssen txertoa
Koronabirusaren aurkako Janssen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dosi bakarreko Janssenen txertoa jaso zutenei errefortzu dosia jarri ala ez aztertuko du gaurko bileran Osasun Publikorako Batzordeak. Ildo horretan, Janssenekin txertatutakoei errefortzu dosi gisa Pfizer edo Modernarena ematea proposatu zion aurreko astean Espainiako Txertoen Lantaldeak. EMA Sendagaien Europako Agentziak onartu dituen lau txertoen artean Janssenena da koronabirusaren aurka eraginkortasun txikiena duena.

Janssenen txertoa (dosi bakarrekoa) 1,9 milioi pertsonak jaso zuten Espainiako Estatuan; horien artean, 123.000 pertsonak, Hego Euskal Herrian.

Joan den astean Osasun Publikorako Batzordeak argitaratutako txertaketa estrategiaren azken eguneraketaren arabera, errefortzu dosiak Pfizer edo Modernarenak izango dira baita AstraZeneca edo Janssen etxeen dosiak hartu zituztenentzat ere.

EMA Sendagaien Europako Agentziak ez du oraindik iritzirik eman Janssenen errefortzu dosiaren inguruan. Modernaren txertoa jaso zutenen kasuan, EMAk ontzat eman du herritarrek orokorrean Modernaren covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jasotzea.

Ez dago bihar Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek egingo duten bilerako gai-zerrendan, baina ikastetxeetan maskararen erabilera lasaitzea izango da mahai gainean egongo den beste gaietako bat. Madrilgo Erkidegoak eztabaida hori hauspotu zuen, hain zuzen ere, erkidego horretan adin txikikoek hezkuntzako etapa guztietan maskara ken zezaketela iragarri ostean. Espainiako Osasun Ministerioak Madrilgo Erkidegoari erantzun zion sei urtetik gorakoek maskara jantzi behar dutela ezinbestean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Botikak albisteak Txertoak azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur