Gizartea -
ARABA
40 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari guraizeekin erasotzeagatik
Biktimari zauriak egin dizkio bizkarrean eta ezpainean eta Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan dute. Erasotzailea datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.
AGENTZIAK | EITB Media
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du bart Gasteizen, pisukide duen emakume bati guraizeekin eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Biktimak 17:15ean deitu zion Ertzaintzari erasoaren berri emateko. Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten bizkarrean eta ezpainean zituen zauriak sendatzeko.
Ertzaintzaren agenteak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan ziren, Arana auzora, eta ustezko erasotzailea (40 urteko emakume bat) atxilotu zuten bertan.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, arma zuriz egindako delitua leporatuta, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.