Gizartea -

BILBO

Bilboko maratoi erdiko korrikalari bat zendu da

Larunbatean ospatu zen ekitaldia. Antolakuntzaren arabera, Santoñako gizonezkoa bihotzekoak jota hil zen, proba amaitu eta ibilbidetik kanpo zegoela.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Bilboko maratoi erdian parte hartu zuen gizon bat hil da, proba amaitu ostean bihotzekoak jota, antolakuntzak atzo jakitera eman zuenez.

Hildakoa Jose S. G. da, Santoñako korrikalaria.

Gizonak bihotzekoa izan zuen bere parte-hartzea amaitutakoan eta jada ibilbidetik kanpo zegoela. Antolakuntzak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atletismoa Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Beste kirol batzuk