Gizartea -

Migrazio krisia

'Aita Mari'k Sizilian lehorreratzeko baimena lortu du, sei eguneko itxaronaldiaren ondoren

Trapaniko portuan egingo du, eta bertan lehorreratuko dira Malta inguruko uretan erreskatatutako 105 migratzaileak.

Aita Mari. Argazkia: SMH
Aita Mari. Argazkia: SMH
'Aita Mari'n poza nagusitu da Sizilian lehorreratzeko baimena jaso dutenean

0:45

M.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei eguneko itxaronaldiaren ostean, 'Aita Mari' itsasontziak Italian lehorreratzeko baimena jaso du. Erromako koordinazio zentroak Trapanin (Sizilia) lehorreratzeko baimena eman dio, eta bertan utziko dituzte asteartean Maltako uretan erreskatatutako 105 migratzaileak.

SMH Gobernuz Kanpoko Erakundetik jakinarazi dutenez, Mediterraneoan erreskate lanak egiten ari den atunontzia gauerdian iritsiko da portura, aurreko egunetan lehorreratzeko egindako eskaerei Maltako eta Italiako agintariek uko egin ostean.

Aipatu iturriek azaldu dutenez, erreskatatutako pertsonek "Libian torturak, mehatxuak eta tratu txarrak" jaso dituztela adierazi diete.

Horren harira, erakundeak salatu du Europar Batasunak "Libia bezalako estatuekin duen lankidetza" politika "krudela, gizagabea eta legez kanpokoa" dela.

Gogoratu behar da erreskatatutako 105 pertsonen artean covid-19an positibo eman duten 6 daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari Mediterraneo itsasoa