Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Kote Cabezudori desobedientziagatik ezarritako zigorra

2013ko martxoan, neska adingabe baten argazkia publikatu zuen Interneten. Epaileak ezabatzeko agindu zion, baina ez zuen hala egin.

Kote Cabezudoren biktimentzat justizia eskatzeko bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren biktimentzat justizia eskatzeko bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren biktimentzat justizia eskatzeko bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Kote Cabezudoren aurkako beste zigor bat berretsi du, oraingoan agindu judizial bat ez betetzeagatik. Zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, Interneten publikatu zuen neska adingabe baten argazkia ezabatu ez zuelako, epaileak hala agindu zion arren.  

Epaimahaiak atzera bota du Cabezudok ebazpen horren kontra aurkeztu zuen helegitea. Hirugarren aldia Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Cabezudori ezarritako zigor bat berresten duela.

Gaurko ebazpenean aipatzen diren gertakariak 2013ko martxoan jazo ziren. Cabezudok neska adingabe baten irudia publikatu zuen bere "argazki erotikoak" ezagutarazteko erabiltzen zuen sare sozial batean.

2014ko uztailean, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak argazki hura eta gainerako biktimena webguneetatik eta sare sozial guztietatik kentzeko agindu zion.

Hala ere, lau urte geroago, 2018ko maiatzean, neska gazte horren irudiak ikusgai jarraitzen zuen Interneten eta, beraz, agindu judiziala ez betetzeagatik zigortu egin zuten. Zortzi hilabeteko espetxealdiaz gain, biktimari 3.000 euroko kalte-ordainak ematera zigortu zuten.

Kote Cabezudo auzipetu egin zuten berarekin lan egiten zuten modeloen kontrako gehiegikeriak egotzita. Guztira 47 delitu leporatzen dizkiote.

Oraindik ez dute epaiketaren data ezarri, baina auzi nagusi horretatik beste pieza batzuk bereizi dituzte eta dagoeneko bost alditan zigortu dute argazkilari donostiarra: justiziaren lana oztopatzeagatik, epaileari dokumentu faltsuak emateagatik eta desobedientziagatik.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak