Gizartea -
Urriaren 8tik 10era
Bilboko Gau Zuriaren egitaraua
Ostiral honetatik igandera, Bilbok 25 ikuskizun eta ekitaldirekin ospatuko du bere 722. urteurrena.
EiTB Media
Bilboko Gau Zuria argiz eta soinuz beteko dute 25 ikuskizun artistikok. Udalak antolatutako ekitaldia ostiraletik (urriak 8) igandera (urriak 10) izango da. Covid-19 pandemia hasi baino lehen ekainean antolatzen zuten.
Nahiz eta LABIk asteartean osasun larrialdia altxatu, antolatzaileek neurriak eta edukieren kontrola mantenduko dituzte ikuskizunetan, "publikoak kulturaz eta arteaz gozatzeko, hiritik paseo bat ematen duen bitartean, edo eraikinen barruan modu ordenatuan sartuz", azaldu du Udalak ohar batean.
Bizkaiko hiriburuko kale, plaza eta eraikin esanguratsuak, besteak beste, Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Enkarnazio Eliza, Azkuna Zentroa, Erreprodukzioen Museoa, Casilda Iturrizar parkea, Deustuko Zubia eta Abandoibarra pasealekuak 25 instalazio artistiko hartuko dituzte. Diseinu, arte plastiko, bideo-sorkuntza eta argiztapenean adituek egindako lanak izango dira.
Era berean, Bilboko udaletxea proiekzio pantaila erraldoia bihurtuko da, eta hormetan ilusio eta itxaropen mezu bat irakurri ahal izango dute bilbotarrek: "aurrera Bilbo".
Ikuskizun artistiko gehienak gauez izango dira, baina lan batzuk egunez ikusteko aukera izango da aurtengo berritasun nagusia, Bizikidetza plazan, Azkuna Zentroan edo Arriaga Antzokian adibidez.
Arte-jardunak eta ordutegiak:
WATER PAINTING Eliz Barrutiko Arte Sakratuko Museoa
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00h domekan: 20:00-22:00h
BILBOKO SOINUAK Enkarnazio Eliza
Barikuan: 20:00-21:30h: Bilboko Akordeoi Orkestra SinfonikoaZapatuan: 20:00-21:30h: Bilboko Koral ElkarteaDomekan, 20:00etatik aurrera: Bilboko Ganbera Orkestra eta Abesbatza
GYROVAGUES Museo de Reproducciones / Bilboko Berreginen Museoa
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24: 20 domekan: 20:00-22:00h
WUNDERKAMMER, EZOHIKOAREN ATERPE Mariaren Bihotzaren plazako aztarnategia (Sarrera Mirasol kondearen kaletik du)
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24: 20:00h domekan: 20:00-22:00h
BARRASKILOEN INBASIOA Arriaga Antzokia
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
34 EGUN Uribitarte pasealekua (Udaletxeko zubiaren pean)
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
INTONALUCI Pio Baroja plaza
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
ZIRKUKO MAILUA Albia eraikinaren aitzinaldea
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
BRIGHT SNAKE Uribitarte pasealekua
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
ZUBIETAN ZURI Zubizuri
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h
EGGS Bizikidetasun plaza
Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00H / Domeka: 12:00-22:00h
JOLASAK Uribitarte pasealekua
Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00h + 18:00-24:00 / Domeka: 12:00-22:00h
HEXX ONE Ohoragarrien atea
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
GOLDBERG RETOLDGuggenheim Bilbao Museoa
Zapatuan: 19:00h + 20:00h + 21:00h + 22:00h, 20 minutuko emanaldiakDomeka: 19:00h + 20:00h + 21:00h, 20 minutuko emanaldiak.
BEIRATEA CRAI eraikina
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
TXINPARTAK Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
ITSASARGIAK Evaristo Churruca kaia
Barikuan, zapatuan eta domekan, 20:00etatik aurrera.
AURORA BOREALA BILBON Euskalduna zubiaren pean, Deustuko zubiaren pean eta Uribitarten
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
LUMA PAINTERRamon de la sota kaia
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
BIFRÖST Casilda Iturrizar parkea
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 domekan: 20:00-22:00h
BIZILEKUA Casilda Iturrizar parkeko pergola
Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h
HUTSA ONTZIRATUTAAzkuna Zentroa
Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00H / Domeka: 12:00-22:00h