Gizartea -

estropatada

13.000 "bioahatek" Bilboko itsasadarra zeharkatu dute, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketa babesteko

Berritasun gisa, egitasmoaren bederatzigarren edizio honetan landare-jatorriko materialekin ekoitzi dituzte gomazko ahatetxoak.

13.000 "bioahateen" jaurtiketa. Argazkia: EFE
13.000 "bioahateen" jaurtiketa. Argazkia: EFE
13.000 "bioahateen" jaurtiketa. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13.000 "bioahatek" Bilboko itsadarra zeharkatu dute igande honetan, The Walk On Project (WOP) taldeak antolatzen duen Estropatadaren bederatzigarren edizioan. Gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapien inguruan ikertzera bideratzen du egitasmoak bildutako dirua.

Astelehenetik hasita eta gaurko egun osora luzatuz, ikerkuntzarako dirua biltzeko ticketak erosi ahal izan dira.

WOPetik adierazi dutenez, edizio honetan "bioahate" itxura hartu dute ohiko gomazko ahatetxoek, landare-jatorriko materialekin ekoitzi baitituzte.

Jardunaldiari hasiera emateko, enpresek apaindutako hogei "WOPaton"-ek lasterketa egin dute. Faes Farma, HPCDS eta Batz Zamudio taldeek irabazi dute lehen lehia hori. Jarraian, 13.000 "bioahate" jaurti dituzte itsasadarrera, eta ikuslego jendetsua izan dute ahateek ubidearen alde bietan, euria gora behera.

Ahateen ibilbidea Euskalduna Zubiaren parean abiatu da, Deustun bukatzeko. Estropatada amaitzean, Itsasmuseum museoaren pareko zelaiguneak haurrentzako gune bat hartu du, puzgarri, 'jumping', ohe elastiko, joko eta antzerkiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Euskal hiriburuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Osasunari buruzko albisteak Estropatada Bilbo