Gizartea -

KORONABIRUSA

72 kasu eta % 2ko positibitatea EAEn, aurreko egunetako joerari jarraiki

13 lagun ospitaleratu behar izan zituzten atzo covida dela eta, bezperan baino 7 gutxiago, baina ZIUn dauden gaixoak 36tik 39ra igo ziren.

Pertsona bat Bilboko Guggenheim Museo aurrean paseoan. Argazkia: EFE
Pertsona bat Bilboko Guggenheim Museo aurrean paseoan. Argazkia: EFE
Pertsona bat Bilboko Guggenheim Museo aurrean paseoan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan jakitera eman dituen datuen arabera, atzo, larunbata, 72 covid-19 kasu atzeman zituzten, 3.685 PCR eta antigeno test egin ondoren: 9 Araban, 28 Bizkaian, 30 Gipuzkoan, 7 Araban eta 5 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Positibotasun tasak apala izaten jarraitzen du, 72 kasu horiek egindako proba diagnostikoen % 2 baitira, baina bezperan baino altuagoa da, hala ere, %1,3 izan baitzen orduan.

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiralean iragarri zuenez, pandemiaren bilakaera positiboa izaten jarraitzen badu, datorren asteartean, urriak 5, bertan behera gera daitezke covid-19a kontrolatzeko Euskadin indarrean dauden murrizketa gehienak, besteak beste, edukierak, ordutegi-mugak eta taldeen mugak.

Astearteko LABI edo Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordean proposatuko du osasun larrialdiko egoera desaktibatzea.

Ospitaleetako presioari dagokionez, atzo 13 lagun ospitaleratu zituzten covid-19agatik (20 izan ziren bezperan eta 27 aurreko egunean). ZIUn 39 lagun zeuden, bezperan baino 3 gehiago. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak