Gizartea -

donostia

Zabor-kamioi batetik erreskatatu dute edukiontzi batean lotan zegoen gazte migratzaile bat

18 urteko gazteak zabor-edukiontzi batean hartu zuen babes, ez baitzuen gaua emateko bestelako alternatibarik.

Zabor-edukiontziak Donostian. Artxiboko argazkia: EITB Media
Zabor-edukiontziak Donostian. Artxiboko argazkia: EITB Media
Zabor-edukiontziak Donostian. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako zabor-edukiontzi baten barnean lotan zegoen gazte migratzaile bat erreskatatu behar izan zuten asteazkenean, Donostian. Irungo Harrera Sareak (IHS) salatu duenez, ustekabean gelditu zen harrapatuta, ibilgailua bilketa-lanak egiten ari zenean.

Plataformak azaldu duenez, 18 urteko gazte bat zen, astearte gaua Gurutze Gorriak Irunen kudeatzen duen egoitzan eman zuena. Hurrengo gaua, "hotza eta euria" zirela eta, "zabor-edukiontzi batean babesturik" ematea erabaki zuen, ez baitzuen beste aukerarik aurkitu.

"Goizaldean zabor-kamioi batek edukiontzia irauli zuenean, gazte migratzailea ibilgailu barrura jausi zen, eta astinduragatik zizailaren mekanismoan harrapaturik gelditu zitzaion hanka", zehaztu du IHS-k.

Oihuak entzutean, kamioia zeraman langileak mekanismoa gelditu zuen eta pertsona bat harrapatuta zegoela jabetu zen. Polizia ohartarazi zuen orduan, eta geroago Donostia Ospitalera eraman zuten gaztea.

Irungo Harrera Sareak adierazi duenez, gaztea "hilzorian egon zen kamioi barruan". Salatu dute "harrera-, aterpe- eta zaintza-politiken faltak gero eta arrisku handiagoan" ipintzen dituela migratzaileen bizitzak.

Hori dela eta, plataformak "gure lurraldeetara igarotzen edo bertan gelditzen diren pertsona migratzaileentzat babes-politika gehiago" eskatu ditu, "kontingentzia-planen ordez".

Orain, gaztea errefuxiatuei laguntzeko CEAR erakundeak kudeatzen duen aterpetze-programan onartua izateko zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Herriak eta Hiriak Migrazioa Europa Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea