Gizartea -

KORONABIRUSA

64 positibo atzeman dituzte EAEn, urria baikortasunez hastea ahalbidetuz

Positibitate tasak baxua izaten jarraitzen du: %1,3koa izan zen atzo. ZIUetan, berriz, 36 lagun daude, uztaileko lehen egunen antzera.

Hainbat gazte terraza batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE
Hainbat gazte terraza batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE
Hainbat gazte terraza batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaera itxaropentsua izan daitekeela dirudi EAEn. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan jakitera eman dituen datuen arabera, atzo, ostirala, 64 covid-19 kasu atzeman zituzten, 4.855 PCR eta antigeno test egin ondoren: 31 Bizkaian, 25 Gipuzkoan, 7 Araban eta bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Positibotasun tasak ere apala izaten jarraitzen du. 64 kasu horiek egindako proba diagnostikoen % 1,3 dira, aurreko egunean baino sei hamarren gutxiago.

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, pandemiaren bilakaera positiboa izaten jarraitzen badu, datorren asteartean, urriak 5, bertan behera gera daitezke covid-19a kontrolatzeko Euskadin indarrean dauden murrizketa gehienak, besteak beste, edukierak, ordutegi-mugak eta taldeen mugak.

Atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan aurreratu zuenez, astearteko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordean osasun larrialdiko egoera desaktibatzea proposatuko du.

Ospitaleetako presioa azken garaietako arinenetakoa da, baina oraindik ere 95 covid gaixo zeuden plantan ostegunean, eta ostiral honetan 20 paziente gehiago gehitu zitzaizkien, bezperako 27ak baino gutxiago, dena dela. Ez da zabaldu altarik egon al zen.

Zainketa Intentsiboetako Unitateetan, berriz, 36 pertsona daude une honetan, covida dela eta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak