Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Beste bost udalerri igaro dira azken orduetan transmisio txikiko gunera, berdera, alegia: Erandio, Etxebarri eta Portugalete, Bizkaian, eta Eibar eta Hondarribia, Gipuzkoan. Gainera, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera, ez dago udalerririk gune latzenean.
Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (67 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek ere. Agurain eremu laranjan dago, 100.000 biztanleko 354 kasurekin. Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote.
Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (69 kasu 100.000 biztanleko). Ondarroa dago okerren (355), laranjaz baitago margotuta.
Hori honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Gorliz eta Lekeitio.
Luzeagoa da udalerri berdeen zerrenda: Abanto, Basauri, Berango, Bermeo, Ermua, Galdakao, Gueñes, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza. Gaur, gainera, beste hiru batu zaizkie: Erandio, Etxebarri eta Portugalete.
Gipuzkoa ere (70 kasu 100.000 biztanleko), beste lurraldeak bezala, hori dago.
Andoain da okerrera egin duen udalerri bakarra, eta gune horira sartu da azken orduetan. Beste hauek ere daude bertan: Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Irun, Lasarte-Oria, Mutriku, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Usurbil eta Zumarraga eremu berdean daude, eta Eibar eta Hondarribia batu zaizkie.
EAEko udalerri handi bakar bat ere ez dago eremu gorrian.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.