Gizartea -

Erupzioa

Beste aho bat ireki da La Palmako sumendian

Horrekin, jada hiru dira laba isurtzen ari diren ahoak Kanarietako uhartean, kraterrarekin eta duela egun batzuk agertu zen beste batekin batera.

Palmako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa. Argazkia: Efe
Palmako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa. Argazkia: Efe
La Palmako laba-foku berria leherkorragoa da eta zientzialariak kezkatuta daude airearen kalitatearekin

1:25

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Palmako Cumbre Vieja sumendian jada hiru dira laba isurtzen ari diren ahoak, Espainiako Geografia Institutu Nazionalak baieztatu duenez.

Kraterrarekin eta duela egun batzuk agertu zen beste aho batekin batera, jada hiru dira laba isurtzen duten zuloak kanariar uhartean.

Zientzialariak jada ari dira aztertzen kolada berria, itsasora bidean doana, kolada nagusiarekiko paraleloan.

Luca D'Auria Kanarietako Sumendien Institutuko Zaintza Arloko zuzendariak Radio Canarian jakinarazi duenez, koladak ez dirudi oso handia, baina orain arte labak ukitu ez dituen eremuetara iritsi da.

Zientzialariek espero dute ez izatea oso kolada handia eta ez irautea denbora asko. D'Auriaren esanetan, labaren eboluzioa normala da, eta tenperaturaren arabera jokatzen du. Horregatik, koladaren alde bat hoztuz gero mantsotu egingo dela aurreikusi du, baina bi elkartuz gero arrakalak apurtu eta beste nonbaitetik jo dezaketela.

Zientzialariak gaineratu du etengabe aldatzen den egoera bat dela, eta ezin dela epe ertain eta laburrean aurreikusi. Egin daitekeen bakarra egoera gainbegiratzea omen da, baina zerutik aztertu arte ezin omen da jakin zein den kolada berriaren tamaina, abiadura eta joera.

Azken balantzearen arabera, sumendia irailaren 19an piztu zenetik, labak 709 hektarea estali ditu, irailaren 28an itsasora iritsi zenetik urari hartutako zatia barne, eta 1.005 eraikini egin die kalte; horietako 870 erabat suntsitu ditu.

La Palmako sumendiaren kono nagusiaren leherketa batek hiru zientzialari ia harrapatu ditu
La Palmako sumendiaren kono nagusiaren leherketa batek hiru zientzialari ia harrapatu ditu
La Palmako sumendiaren kono nagusiaren leherketa batek hiru zientzialari ia harrapatu ditu

0:26
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Kanariak Sumendiak La Palma sumendia gaur