Gizartea -
Bilbo
Abandoko hilketaren ustezko egilea, Adingabeen Fiskaltzaren esku
Atxilo hartutako mutilak 16 urte ditu, eta ez 18, atzo Segurtasun Sailak esan bezala.
E. G | EITB MEDIA
Bilboko Abando geltokian izandako hilketaren ustezko egileak 16 urte ditu, eta ez 18 atzo esan bezala, eta beraz, Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu da gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez.
Mutila 20:30ean hartu zuten atxilo, 20 urteko gizonaren heriotza baieztatu eta hiru ordura.
Hilketa 17:00ak aldera jazo zen, Renferen Abando geltokitik gertu. Antza denez, ordu horretan borroka bat gertatu zen, eta 20 urteko gizon bati labankadaz eraso zioten.
Biktima larri zaurituta eraman zuten Basurtu Ospitalera, baina handik gutxira hil zen.
1:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea