Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadiko futbol-zelaiak % 100era zabaldu ala ez erabakiko du EAEko Auzitegi Nagusiak gaur

Duela bi aste ere helegitea aurkeztu zuen Espainiako Futbol Liga Profesionalak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko edukieraren kontra. Orduan epaileak helegite hori aintzat hartu zuen eta edukiera % 60ra igo zen.

Norgehiagoka bat Reale Arenan. Argazkia: EFE
Norgehiagoka bat Reale Arenan. Argazkia: EFE
Norgehiagoka bat Reale Arenan. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Futbol Liga Profesionalak bere helegitean eskatutako kautelazko neurrien inguruan erabaki behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ostiral honetan, LaLigak eta iturri juridikoek baieztatu dutenez. Euskadiko futbol-zelaiek % 100era zabaldu edo ez dago epaileen mahai gainean. Eusko Jaurlaritzak estadioetako edukiera % 60ra mugatuta du.

Futbol Liga Profesionalak helegitea jarri dio Jaurlaritzak EAEko zelaietan edukiera % 60ra mugatzeko hartutako erabakiari, Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan Osasun Lurraldearteko Kontseiluak atzo onartutako % 100aren aurrean. Epailearen ebazpenaren zain, litekeena da ostiral honetan Athletic-Alaves harmailak beteta direla jokatzea.

Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek futbol estadioetako edukiera murrizketei amaiera ematea erabaki zuten atzo Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Osasun Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordean. Hala, ostiraletik aurrera eserleku guztiak berreskuratuko dituzte, pabiloi itxietan izan ezik (% 80ko edukiera izango dute).

EAEk izan ezik gainerako autonomia erkidegoek onartu egin zuten erabakia. Jaurlaritzak, ordea, LABIren Batzordeak bilera egin arte ez zituela edukierak aldatuko aurreratu zuen. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bere aldetik, edukiera-mugak ezartzeko eskumena autonomia erkidegoena dela gogorarazi eta Euskadin larrialdi-egoera bertan behera uzteko "egun batzuk" falta direla gaineratu zuen.

Duela bi aste ere helegilea aurkeztu zuen Espainiako Futbol Liga Profesionalak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko edukieraren kontra. Orduan epaileak helegite hori aintzat hartu zuen eta edukiera % 60ra igo zen. Ikusteko dago oaingoan zer gertatzen den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Politika albisteak Bilbo gaur Donostia bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Athleticen zelai berria Reale Arena-Anoeta Zelaia Mendizorrotza EAE Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Albisteak Koronabirusaren olatua gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak