Gizartea -

EUSTAT

EAEko etxebizitzen % 52k dute ordainpeko telebista, iaz baino % 10 gehiagok

% 1,6 jaitsi da nabigatzeko euskara hizkuntza lehenetsi gisa erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua, eta % 7 igo da 65 urtez gorako Internet erabiltzaileen kopurua.

Emakume bat ordenagailua erabiltze. PXhere
Emakume bat ordenagailua erabiltze.
Emakume bat ordenagailua erabiltze. PXhere

O. P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko etxebizitzen erdiek baino gehiagok (% 52,4) ordainpeko telebista dute; iaz baino 91.100 familia (% 10) gehiago dira. Horrek esan nahi du 198.000 herritarrek baino gehiagok (% 58) zerbitzu hori dutela etxean. 

Hala erakusten du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak informazioaren gizarteari buruz egindako inkestak, informazioaren teknologien arloan EAEko gizartearen erabilera eta ohiturak aztertzen dituena.

Inkestaren arabera, azken hiru hilabeteetan 1.602.600 pertsona konektatu dira Internetera, etxean, lantokian edo beste lekuren batean; 15 urtetik gorako biztanleen % 84,9 dira, iaz baino 2,3 puntu gehiago.

Erabiltzaileen % 98,3k gaztelania erabiltzen dute nabigatzeko lehentasunezko hizkuntza gisa. Euskararen eta beste hizkuntza batzuen erabilerak behera egin du iazko datuekin alderatuta. Zehazki, euskara hizkuntza lehenetsi gisa dutenen kopurua (13.900 pertsona) % 1,6 jaitsi da, eta konexioen % 23,1ean erabiltzen da.

Aurreko urteetan bezala, 65 urte baino gehiagoko biztanleen artean igo da gehien (% 7,3) Internet erabiltzaileen kopurua; beraz, aurten talde horretako biztanleen ia erdiek (% 49,3) erabiltzen dute sarea. Hala eta guztiz ere, datu horiek oso urrun daude gainerako adin-taldeetako kopuruetatik, % 90etik gorako datuak baitituzte guztiek; 45 urtetik beherakoen kasuan, esaterako, ia biztanle guztiak dira Internet erabiltzaileak.

Ikasle ia guztiak (% 99,7) Internet erabiltzaileak dira, baita biztanle landunen % 98,7 eta biztanle ez-aktiboen eta langabeen % 65,6 ere; azken horiek, aurreko aldiarekin alderatuta gehien handitu diren kolektiboak izan arren (5,2 puntu), oso urrun daude gainerakoetatik, % 33tik gorako aldearekin.

Aurtengo lehen hiruhilekoko datuen arabera, 788.000 familiak (% 87,4) etxean Interneterako sarbidea dute, iaz baino 24.200 familia (% 2,3) gehiagok, alegia. Gainera, erabiltzaile gehienak etxetik konektatzen dira sarera, hala egiten baitu erabiltzaileen % 98,3k. 

Seme-alabak dituzten familien % 98,5ek dute etxean Interneterako sarbidea, bakarrik bizi diren pertsonek osatutako familiek baino ia 25 puntu gehiago (% 73,6).

Gainera, autonomia erkidegoko etxeen % 74,3k dute ordenagailua; ehuneko hori % 91,8koa da seme-alabak dituzten familien kasuan, eta % 53,9koa pertsona bakarreko familien kasuan.

Familien % 97,2k dute telefono mugikorra, eta 15 urtetik gorako biztanleen % 98,5ek dute halako gailu bat. Seme-alabak dituzten ia familia guztietan (% 99,8) dago halako bat, bakarrik bizi diren bikoteen kasuan % 97,8k dute eta bakarrik bizi diren pertsonen % 92,9k dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Teknologia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Euskal Herriko telebista Eguneko albisteak Albisteak Internet