Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadik 100 positibo berri atzeman ditu eta R0 indizea 0,89ra igo da

Azken orduetan kutsatze berriak eta birusaren birsorkuntza indizeak gora egin dute. Hala ere, gaixo kritikoen kopuruak behera egin du, eta intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.

Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon
Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positibo berriek gora egin dute apur bat azken orduetan Euskadin, 100 kasuraino, aurreko eguneko 75 kasuen gainetik, eta birusaren birsorkuntza tasa (R0) 1etik behera dago, baina hiru ehunen igo da, 0,89raino.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du pandemiaren joera "ona" dela eta Euskadi "ondo egotetik gertu" dagoela, baina "zuhurtzia" eskatu du, azken egunetan adierazle batzuen gorakada "koiunturala" den ikusi arte.

Osasun Sailaren azken buletinaren arabera, astelehenean 6.942 proba diagnostiko egin dituzte eta positiboen tasa % 1,4ra jaitsi da, iazko uztailaren erdialdetik izandako ehunekorik txikiena.

Kutsatutako 100 pertsona berrietatik 53 Bizkaian atzeman dituzte, 36 Gipuzkoan, 9 Araban eta 2 autonomia-erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean.

14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak azken sei egunetako jaitsierarik handiena izan du, 5 kasu gutxiagorekin, eta 83,7an kokatu da. 73,5 kasu izan dira Araban, 84,5 Bizkaian eta 82 Gipuzkoan.

Oinarrizko birsorkuntza-tasaren bilakaera negatiboa da berriz ere hirugarren egunez jarraian igo baita 0,89raino.

R0 indizeak okerrago jarraitzen du Araban (0,95), Bizkaian (0,86) eta Gipuzkoan (0,92) baino. Azken orduetan adierazle hori igo ez den lurralde bakarra Gipuzkoa da.

EAEko ospitaleetan, berriz, igandean ospitaleratutakoen kopurua errepikatu da: 124 pertsona, baina ZIUetan 39 gaixo daude, igandean baino 2 gutxiago. Astelehen honetan 85 gaixo zeuden (2 gehiago) gela arruntetan eta egunean zehar 15 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, bezperan baino 4 gehiago.

Pandemiaren egoera on hori, oro har, toki-mailan islatzen da. Dagoeneko ez dago autonomia erkidegoko udalerririk transmisio-gune gorria deritzonean, Lekeitio (Bizkaia) gune horretatik atera eta gero, bera baitzen bertan zegoen bakarra.

Aurrez aurreko arreta Osakidetzan

Osakidetzak urte amaierarako berreskuratu nahi du pandemiaren aurretik zegoen arreta presentziala (guztizkoaren % 65), eta osasun-zentroetako kontsultei "pixkanaka" ekingo die berriz ere. Kontsulta horietan beste norbaitekin batera joan ahal izango da, eta arnas sintomak dituzten pazienteei arreta emango zaie, ordu tarte desberdinetan.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak