Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira
Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.
A. S. | EITB Media
Donostiak eremu berdera igarotzea lortu du azken orduetan, beste bederatzi udalerrirekin batera, Covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Honako hauek dira: Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati, Gipuzkoan. Andoain, berriz, eremu horira itzuli da datuak okerrera egin ostean.
Araba (100.000 biztanleko 77 kasurekin) 60ko helburu horretatik gero eta gertuago dago. Ospitaleetako presioak ere behera egin du EAEn, baina 41 gaixo daude larri, bezperan baino bat gehiago. 75 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 30 gutxiago.
Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (77 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek eta Agurainek ere. Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote. Ez dago udalerririk ez eremu gorrian ezta laranjan ere.
Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (88 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitiok jarraitzen du gorritik ezin irtenda.
Laranjan, berriz, Ondarroa dago.
Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza.
Elorriok, Galdakaok, Markina-Xemeinek, Mungiak, Ortuellak eta Trapagaranek berdeari eutsi diote. Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla ere gehitu dira azken orduetan.
Gipuzkoa (89 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutriku laranjatik irten ostean, ez dago udalerririk ez eremu horretan ezta gorrian ere Gipuzkoan.
Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Oiartzun, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia. Andoainen egoerak okerrera egin eta ezin izan dio berdeari eutsi. Mutriku, aldiz, laranjatik irten ostean gehitu zaie.
Astigarragak, Bergarak, Debak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Pasaiak eta Zumarragak eremu berdean jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Arrasate, Donostia, Errenteria, Lazkao y Oñati
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.