Gizartea -
La Palmako sumendia
Larrialdietako Unitate Militarraren arabera, La Palmako biztanleek ez dute aireaz kezkatu beharrik
Larrialdietako Unitate Militarra airearen kalitatearen neurketak egiten ari da agente kimiko posibleak detektatzeko.
EFE| EITB Media
La Palmako biztanleek ez dute une honetan arnasten duten aireaz kezkatu behar, ez baita kaltegarria osasunerako. Larrialdietako Unitate Militarra airearen kalitatea neurtzeko egiten ari den azterketa guztiek emaitza negatiboak ematen dituzte.
Hala adierazi dio EFE albiste-agentziari Jose Antonio Gamarrak, La Palmara joandako Larrialdietako Unitate Militarreko 184 agenteen tenienteordeak.
"Arazoa orain ateratzen ari den gasarekin dago, gas birjina delako; oraindik ez da araztu, ez du atmosferarekin kontakturik izan, baina, printzipioz, analisiak negatiboak izaten ari dira", eta, beraz, "ez dago arriskurik herritarrentzat", adierazi du.
Labako airearen neurketa
Orain, "isurtzen ari den gasa sumendi barrukoa da, eta toxikoena da, baina ixten bada, airea araztu egingo da, eta, beraz, ez da hain toxikoa izango", esan du Gamarrak.
Gailu hori labaraino hurbil daiteke, eta erupzioaren 4-5 kilometroko erradioan airearen kalitatearen neurketa zehatza egin, agente kimiko posibleak detektatzeko.