Gizartea -

Mapa interaktiboa

Mapa interaktiboa: Kontsultatu hemen La Palmako sumendiaren bilakaera

Modu grafikoan erakusten dizugu eitb.eus-ek Cumbre Viejako sumendiaren erupzioari egindako jarraipena: albisteak, gakoak, multimedia eta testigantzak.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 19an La Palmako Cumbre Vieja sumendia erupzioan sartu zenetik, eitb.eus webguneak haren bilakaeraren eta ondorioen jarraipena egin du.

Mapa interaktiboa diseinatu dugu, egunez egun labak estali duen eremua modu grafikoan ikusteko aukera emateko, koloreen arabera bereizitako geruzak erabiliz.

Gainera, eitb.eus-en egunero landutako datu interesgarriak eta albiste nagusiak bildu ditugu, eduki motaren arabera sailkatuta: sumendiari buruzko informazioa, husteko abisuak eta fenomenoa ulertzeko gakoak, besteak beste.

Zabaldu mapa (grafikoaren goiko eskuineko ertzean), eduki guztia argiago ikusi ahal izateko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Kanariak Sumendiak Hondamendi naturalek kaltetutakoak La Palma sumendia