Gizartea -

Desagertua

Berrobin desagertutako gizonaren motorra eta motxila aurkitu dituzte

Motorra eta motxila desagertua bilatzen ari diren mendiko gune batean aurkitu dituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

Bilaketa taldea, atzo, Berrobin. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa taldea, atzo, Berrobin. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa taldea, atzo, Berrobin. Argazkia: SOS Deiak

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek asteartean Berrobin (Gipuzkoa) desagertutako 33 urteko gizonaren motorra eta motxila aurkitu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Motorra eta motxila desagertua bilatzen ari diren mendiko gune batean aurkitu dituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

Ertzaintzaren hainbat unitatek, Euskadiko Txakurren Salbamendu Taldeak, Gurutze Gorriak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta inguruko dozenaka boluntariok bilaketa lanetan jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Suhiltzaileak