Gizartea -

Bizkaia

Bularreko minbiziaren aurkako Bilboko lasterketa solidarioa urriaren 17an izango da

Pilaketak saihesteko, ez da irteera eta helmuga puntu jakin batean dituen ibilbide ofizialik egongo. Parte-hartzaile bakoitzak bost kilometroko ibilbide propioa egin ahal izango du herriko edozein gunetan.

Minbiziaren aurkako Bilboko beste lasterketa solidario baten irudia. EITB Mediako artxiboko irudia.
Minbiziaren aurkako Bilboko beste lasterketa solidario baten irudia.
Minbiziaren aurkako Bilboko beste lasterketa solidario baten irudia. EITB Mediako artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bularreko minbiziaren aurkako Bilboko lasterketa solidarioa urriaren 17an izango da, ibilbide librearekin. Acambik, Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Elkarteak, antolatutako lasterketa da, gaixotasun hori ikertzen laguntzeko. Urtero bezala, dirua Zamudioko BioGune Zentrora bideratuko da, 2014an hasitako ikerketa-proiektua babesten jarraitzeko.

Horren harira, kamiseten kopuru mugatua jarri da salgai Acambiren webgunean.

Pandemia dela eta, jende pilaketa saihesteko, ez da irteera eta helmuga dituen ibilbide ofizialik egongo. Parte-hartzaile bakoitzak bost kilometroko ibilbide propioa egin ahal izango du hiriko edozein gunetan.

Acambik jakitera eman duenez, Campuzano Plazako, Ballontiko eta Arteako Forum dendetan jaso ahal izango dira kamisetak, urriaren 13tik 15era, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, hilak 16, 10:00etatik 20:00etara.

Acambiren egoitzan ere jaso ahal izango dira, urriaren 13tik 15era, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Zuzeneko salmenta urriaren 4tik aurrera izango da, aipatutako ordutegian.

Igandean, urriak 17, 12:00etan, Urtzi gimnasioaren ohiko 'Zumba Maratoia' izango da ikusgai sareetan.

Gainera, elkarteko lokalean ere eman ahalko dute izena interneterako sarbiderik ez dutenek, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak