Gizartea -

Koronabirusa

Zupiria: "Neurrien lasaitzeak diskotekak betetzera eramango gaituela uste badugu, oker gaude"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "askatasun handiagoko" agertoki baten atarian gaudela, eta zaila izango dela murrizketak ezartzea. Hori dela eta, zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu dizkie herritarrei.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria. Argazkia: EITB MEDIA.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria. Argazkia: EITB MEDIA.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria. Argazkia: EITB MEDIA.

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (Larrialdiei Aurregiteko Bidea, LABI) Aholku Batzordeak gaur erabakiko du zelan malgutuko dituen pandemiari aurre egiteko indarrean dauden neurriak. EITBk jakin ahal izan duenez, mahai gainean dago gaueko aisialdia irekitzeko aukera, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, hori erabakiz gero, murrizketak lasaitzeak ez du pandemiaren aurreko normaltasunik ekarriko: "Uste badugu neurrien lasaitze horrekin diskotekak eta gaueko aisialdirako aretoak askatasun osoz beteko ditugula, erabat oker gaude".

Bozeramailearen esanetan, "askatasun handiagoa" izango duen agertoki baten atarian gaude, baina zuhurtzia eskatu die herritarrei: "Jokabide pertsonalek paper garrantzitsua jokatuko dute".

Horren ildotik, Zupiriaren iritzian, zaila izango da murrizketak ezartzea egoera berri horretan, eta zuhurtziaren eta erantzukizunaren alde egin du, "dena ondo joan dadin".

Sarek deitutako martxaren harira

Biziarteko espetxe zigorren aurka Sare plataformak deitutako mobilizazioa bertan behera utzi baino lehen egindako adierazpenetan, Zupiriak aitortu du ez duela ulertzen horren "planteamendu probokatzailea". "Lortu duen gauza bakarra da ulermen eza sortzea prozedurarekiko, formarekiko eta helburuekiko", gaineratu du.

Hala ere, aitortu du uler dezakeela "ezker abertzaletik eta ETAko presoekin batera dagoen mundutik, terrorismoa zegoenean terrorismo delituengatik zigortutakoei zigorrak gogortzea ahalbidetu zuen indarreko legedia aldatu nahi izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea LABI bilera zuzenean