Gizartea -
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Asteartetik Berrobin desagertuta dagoen 33 urteko gizon baten bila ari dira
Gaztea motorrean buelta bat ematera atera zen, baina ez zen itzuli. 08:00etan hasi dira berriz ere Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak haren bila. Gainera, Vost Euskadik herritarren laguntza eskatu du.
A. S. | EITB MEDIA
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak 33 urteko gizon baten bila ari dira Berrobin, Gipuzkoan. Asteartean motorrean buelta bat ematera joan zen, baina ez zen itzuli. Vost Euskadik bere twitter kontuan gaztea bilatzeko herritarren laguntza eskatu du.
Ertzaintzaren hainbat unitate ari dira bilaketa-lanetan parte hartzen, helikoptero bat tartean, eta Gurutze Gorriko eta DYAko kideak eta Gipuzkoako suhiltzaileak ere ari dira ingurua miatzen. Gainera, 50 bat herritar ari dira bilaketan laguntzen.
Berrobi eta Belauntza arteko eta Berrobi eta Gaztelu arteko landa inguruetan eta erreketan ari dira, batik bat, lanean gaztearen arrastoa topatu nahian.