Gizartea -

Metereologia

Euri-zaparradak eta ekaitzak direla eta, abisu horiak ezarri dituzte Euskal Herrian

Abisuak indarrean segituko du ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alabaina, gauerdi honetan indargabetuko dute Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

Euri zaparrada handiak espero dira datozen orduetan. Argazkia: EFE.
Euri zaparrada handiak espero dira datozen orduetan. Argazkia: EFE.
Euri zaparrada handiak espero dira datozen orduetan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarriko dute gaur arratsaldean Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herria prezipitazio handiengatik eta ekaitzengatik. EAEn, abisua osteguneko 09:00ak arte egongo da indarrean eta arratsaldeko 15:00etan berriro aktibatuko dute, 24:00ak arte.

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, gauerdi honetan indargabetuko dute abisu horia. 

Euskalmetek iragarri duenez, ostiralean zerua oskarbi egongo da lehenengo orduetan, eta tenperaturak gora egingo du hego-haizea nagusituko delako. Hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala, fronte hotz batek aldaketak eragingo ditu, batez ere isurialde atlantikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak