Gizartea -
Trafiko istripua
Pertsona bat larri zauritu da Zestoan, bere autoak autobus baten kontra talka eginda
GI-631 errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu dute bertan.
I. R. | EITB Media
Pertsona bat zauritu da asteazken honetan GI-631 errepidean, Zestoan (Gipuzkoa), bere ibilgailuak eta autobus batek aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 07:15ean jazo da, Zestoako bainuetxearen parean, eta zauritua ospitalera eraman dute, larri.
Errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu dute bertan.