Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Lekeitio da eremu gorrian dagoen herri bakarra
Aretxabaletak zonalde gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Mutrikuk, berriz, ezin izan dio horiari eutsi eta laranja da gaurtik aurrera.
A. S. | EITB Media
Egun bakarra gorrian egin ondotik, Aretxabaletak zonalde astinduenetik irtetea lortu du; Lekeitio da bertan dagoen udalerri bakarra EAE osoan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Mutrikuk, ordea, ezin izan dio horiari eutsi eta eremu laranjara igaro da.
Covid-19aren 218 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan EAEn, aurreko egunean 119 izan ziren bitartean, baina ZIUetan egoera zertxobait hobetu da, 54 gaixo baitaude bertan.
Arabak (140 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriorek eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaian ere hori jarraitzen du semaforoak (163 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio bakarrik dago eremu gorrian.
Laranjan, berriz, Zalla dago.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza daude. Gernika-Lumo gehitu da zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean.
Ortuellak berdeari eutsi dio.
Gipuzkoa (171 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago eta Aretxabaletak eremu gorria atzean utzi eta gero, ez dago udalerririk bertan.
Aretxabaletan, Elgoibarren eta Urnietan laranjan dago semaforoa. Mutrikuk ere bat egin du, horiari ezin eutsita.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte- Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Lazkao gehitu zaie azken orduan.
Honenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk berdez.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.