Gizartea -

Ingurumena

Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute dozenaka pertsonek Donostian

Parte hartzaileek 'Erraustegirik ez' irakurri zitekeen pankartak eraman dituzte, besteak beste, baita 'Errausketa = Klima aldaketa' leloa irakur zitekeen bat ere.

Donostia, gaur. Argazkia: EITB Media.
Donostia, gaur. Argazkia: EITB Media.
Donostia, gaur. Argazkia: EITB Media.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontxako Banderako estropaden finalarekin bat eginez, Zubietako erraustegiaren aurkako giza katea egin dute, aurten ere, Donostian, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta. Erraustegia ixteko eta hondakinentzat irtenbide "jasangarriagoa" eskatuko dute.

11:00etan hasi da mobilizazioa, Alderdi Ederretik hasi eta Kontxako pasealekutik hondartzaraino. Parte hartzaileek 'Erraustegirik ez' irakurri zitekeen pankartak eraman dituzte, besteak beste, baita 'Errausketa = Klima aldaketa' leloa irakur zitekeen bat ere.

Erraustegia bete-betean lanean hastean, urtero 200.000 tona CO2 isuriko dituela atmosferara salatu dute. Era berean, lehen Zaldibarrera eramaten ziren industria-hondakinak orain Zubietan erreko direla ohartarazi dute.

Aipatutako Donostiako hondartzaren ertzean amaitu da giza katea, eta Kontxako Banderaren finalaren amaierarekin bat eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Kontxako hondartza