Gizartea -

Koronabirusa

Euskadin 186 kasu berri atzeman dituzte, eta positibotasun-tasa % 4,3ra jaitsi da

Ekainaren 28an lortu zen azkenekoz 200 positiboen langa ez gainditzea. Ospitaleetako egoerak ere hobera egin du; izan ere, 10 pertsona gutxiago ospitaleratu dituzte koronabirusagatik gela arruntetan. ZIUetan, berriz, 58 pertsona daude, aurrko balantzean bezala.

Jendea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan 186 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Euskadin, alegia, bezperan baino 48 positibo gutxiago, eta positibotasun-tasa sei hamarren jaitsi da, % 4,3raino.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan emandako datuen arabera, gaitza atzemateko 4.364 test diagnostiko egin zituzten larunbatean, aurreko egunean baino 430 gutxiago, eta horietatik 186 positiboak izan ziren. Hain zuzen ere, ekainaren 28an lortu zen azkenekoz 200 positiboen langa ez gainditzea.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 26 kasu berri baieztatu dituzte (aurreko balantzean baino bi positibo gutxiago), Bizkaian 91 (bezperan baino 37 gutxiago) eta Gipuzkoan 63 (14 gutxiiago). Gainera, Euskal Autonoma Erkidegotik (EAE) kanpo bizi diren sei pertsonak positibo eman dute, bezperan baino bost gehiago.

Halaber, ospitaleetako egoerari dagokionez, larunbatean 19 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusagatik gela arruntetan, aurreko egunean baino 10 gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 58 pertsona daude une honetan covid-19arekin, aurreko balantzean bezala.

Gauzak horrela, pandemiak nolabaiteko egonkortasuna erakusten du, azken egunetan antzeko datuak bildu baitira.

Astelehenera arte ez dira beste datu batzuk eguneratuko, besteak beste, 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa.

55era igo dira Nafarroan positibo berriak

Bestalde, Nafarroan 55 kasu positibo berri atzeman dituzte larunbat honetan, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera. Foru Erkidegoak bederatzi egun daramatza jarraian eguneko ehun positibotik behera.

Kasu gehien izan dituen eremua Betelu izan da, sei, eta Cascante eta Arrotxapea auzoetan bost kasu izan dira, hurrenez hurren.

Aurreko astean baino % 35,6 kasu gutxiago izan dira oraingoan.

Azken egunean ez zen hildakorik egon eta bi ospitaleratu izan ziren. Horrela, 61 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 20 ZIUetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak