Gizartea -

Koronabirusa

55era igo dira Nafarroan atzemandako covid-19 positibo berriak

Kasu gehien izan dituen eremua Betelu izan da, sei, eta Cascante eta Arrotxapea auzoetan bost kasu izan dira, hurrenez hurren. Aurreko astean baino % 35,6 kasu gutxiago izan dira oraingoan.

Iruñea. Irudia: EFE
Iruñea
Iruñea. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 55 kasu positibo berri atzeman ditu larunbat honetan, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera. Foru Erkidegoak bederatzi egun daramatza jarraian eguneko ehun positibotik behera.

Kasu gehien izan dituen eremua Betelu izan da, sei, eta Cascante eta Arrotxapea auzoetan bost kasu izan dira, hurrenez hurren.

Aurreko astean baino % 35,6 kasu gutxiago izan dira oraingoan.

Azken egunean ez zen hildakorik egon eta bi ospitaleratu izan ziren, bat ere ez ZIUn. Horrela, 61 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 20 ZIUn.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea