Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bermeo eta Gernika aterata, bost udalerri baino ez dira geratzen eremu gorrian
Balmaseda, Lekeitio eta Zalla Bizkaian eta Elgoibar eta Lazkao Gipuzkoan dira gorrian dauden udalerriak. Ortuellak datuak hobetu eta berde jarri da.
A. S. | EITB Media
Bermeo eta Gernika eremu gorritik atera dira eta Ortuella eremurik lasaienera igaro da, berdera, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera.
Covid-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Euskadin. 221 positibo berri izan dira azken orduetan, eta birusaren bilakaeraren adierazle guztiek behera egin dute. Hiru lurraldeetako intzidentzia metatua 200etik behera kokatu da gaur.
Arabak (168 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Agurainek. Laudio berdean dago eta ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (197 kasu 100.000 biztanleko). Soilik hiru udalerri daude eremu gorrian: Balmaseda, Lekeitio eta Zalla. Izan ere, Bermeo eta Gernika eremu gorritik atera eta laranja jarri dira.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapaga eta Zornotza daude. Sopela gehitu da zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean.
Ortuellak egoera hobetu eta berde jarri da.
Gipuzkoa (195 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Lazkaok eta Elgoibarrek, baina, gorri jarraitzen dute gaur.
Mutriku eta Urnietan laranjan dago semaforoa.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte- Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Honenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk berdez.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.