Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Laudio udalerri berde izatera igaro da
Gainera, Lasarte-Oria, Lezo eta Sopela eremu laranjatik atera dira; Mutriku eta Urnieta, ordea, sartu egin dira.
A. S. | EITB Media
Eremu gorrian ez da azken orduetan aldaketarik izan, baina Laudio udalerri berde bihurtu da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Hobera egin dute Lasarte-Oriak, Lezok eta Sopelak ere, eta atzean utzi dute eremu laranja. Mutriku eta Urnieta, berriz, horitik laranjara igaro dira.
Covid-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Euskadin. 234 positibo berri izan dira azken orduetan, eta birusaren bilakaeraren adierazle guztiek behera egin dute.
Arabak (180 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Agurainek. Laudio eremu berdera igaro da, intzidentziak hobera egin baitu. Ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (208 kasu 100.000 biztanleko). Soilik bost udalerri daude eremu gorrian: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla.
Ez dago udalerrerik eremu laranjan.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapaga eta Zornotza daude. Sopela gehitu da zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean.
Ez dago herri bakar bat ere berdean.
Gipuzkoa (210 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Lazkaok eta Elgoibarrek, baina, gorri jarraitzen dute gaur.
Lasarte-Oria eta Lezo eremu laranjatik irten dira, baina Mutriku eta Urnieta sartu dira azken orduetan.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Lasarte-Oria eta Lezo ere hori jarri dira gaur, datuak hobetuta.
Honenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk berdez.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.