Gizartea -

Gipuzkoa

Bandera horia Donostiako hondartzetan, 40 bainularik baino gehiagok azkura izan ondoren

Analisien faltan, badirudi 'Ostreopsis siamensis' alga izan daitekeela horren eragilea. Egunotako tenperatura altuek ere alga agertzea eragin ahal izan dute.

Kontxako hondartza. Irudia: EFE
Kontxako hondartza
Kontxako hondartza. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeko lehen orduan, Donostiako lau hondartzetako hainbat bainularik azkura izan dute uretan egon ostean. Hori dela eta, guztietan bandera horia jartzea erabaki dute, uhartean izan ezik, bertan gorria jarri baitute, bertan atzeman dituztelako kasu gehien.

Analisien faltan, badirudi Ostreopsis siamensis alga izan daitekeela horren eragilea. Duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzak jakinarazpen bat bidali zien euskal kostaldeko udal guztiei, kasu horiek gerta zitezkeela jakinarazteko.

Egunotako tenperatura altuek ere alga agertzea eragin ahal izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza