Gizartea -

Eguraldia

Beroa nagusi, gaurkoan ere ere, Euskadin

Asteleheneko giro itogarriak ez du etenik izan gauean, eta sargori egin du; toki askotan tenperatura ez da 20-25 gradutik jaitsi, eta 30 graduren bueltan ibili da kostaldean.

Tenperatura altuak izan dira gau eta egunez, baita Bilbon ere. Argazkia: EITB Media.
Tenperatura altuak izan dira gau eta egunez, baita Bilbon ere. Argazkia: EITB Media.
30 graduen langa gainditu dute termometroek bart Donostian

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean ezarritako abisu horia indarrean izango da asteartean ere, tenperatura altuengatik eta baso-suteen arriskuagatik. Atzoko bero itogarriak ez du tregoarik eman, eta gauean giro sargoria izan da nagusi, ia tropikala. Termometroak ez dira 20-25 gradutik jaitsi Euskadiko puntu askotan, eta 30 graduren bueltan ibili da kostaldean, hala nola Donostian, Ondarroan, Zarautzen eta Bermeon.

Bero itogarria izan da asteleheneko protagonista. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren datuen arabera, tenperatura altuek 39,8 gradurainoko maximoak utzi dituzte Sodupen, Gueñesen, eta 37,9koak Deustun, Bilbon. Arrasaten 36,3 gradu izan dira, eta Miramonen, Donostian, 34,9.

Asteleheneko joerari jarraituz, astearte honetan ere beroa izango da nagusi. Hego-ekialdeko haizeak indarra hartuko du, eta tenperatura oso altuak izango dira, 35 gradu ingurukoak.

Erdi-mailako hodeiek eta goi-hodeiek zerua apur bat lainotuko dute, ondoriorik gabe, baina egunaren amaieran han-hemenka zaparrada txikiren bat bota dezake. Arratsaldetik aurrera, baliteke haizeak mendebal edo ipar-mendebaldera egitea kosta partean.

Nafarroan eta Iparraldean ez dago alerta meteorologikorik.

Bart gaua oso beroa izan da Bilbon
Bart gaua oso beroa izan da Bilbon
Bart gaua oso beroa izan da Bilbon

0:46
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak azken ordukoa