Gizartea -

TXERTAKETA

25.500 pertsonak baino gehiagok hartu dute txertoa asteburuan EAEn, batez ere 12 eta 18 urte arteko adingabeek

Inokulazioaren erritmoa bizkortu egin da asteburuan, batez ere 12-15 urtekoen artean; izan ere, horien % 79,2k dute dosi bat, ostiralean baino % 5,2k gehiago, eta % 31,1ek dute jarraibide osoa, % 4,8k gehiago.

Gazteen txertaketa. Argazkia: EFE.
Gazteen txertaketa
Gazteen txertaketa. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25.584 pertsonak jaso dute koronabirusaren aurkako txertoa asteburu honetan, batez ere adingabeek, eta 12 eta 15 urte bitartekoen ia % 80k gutxienez dosi bat jaso dute.

Joan den ostiraletik astelehenera bitarteko txertaketa-datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadin ikasturtea ofizialki irekitzeko bi egun falta direnean.

Hortaz, azken datuen arabera, 12 urtetik gorako pertsonen % 88,4k gutxienez dosi bat dute, eta % 82,2k, berriz, jarraibide osoa.

 

Zenbaki absolutuetan, Euskadin bizi diren 1.749.960 pertsonak dosi bat dute, eta 1.626.651k, txertoaren jarraibide osoa.

Inokulazioaren erritmoa bizkortu egin da asteburuan, batez ere 12 eta 15 urte bitarteko neska-mutilen artean; izan ere, % 79,2k dosi bat dute (ostiralean baino % 5,2 gehiago dira), eta % 31,1ek jarraibide osoa (% 4,8 gehiago).

16 eta 19 urte bitarteko nerabeen eta gazteen txertaketak ere gora egin du; izan ere, % 77,9k dosi bat jaso dute gutxienez (ostiralean baino % 2,4 gehiago) eta % 54k immunizazioa amaitu dute (% 3,5 gehiago).

20-29 urtekoen taldean, lehen dosiaren igoera % 1,2 puntukoa izan da, % 72,5era iritsi baita, eta jarraibide osoa % 2,5 puntu igo da asteburuan, % 57raino.

30-39 urtekoen taldean, % 80,6k dosi bat (% 0,8 gehiago) eta % 73,5ek (% 1,1 gehiago) dute jarraibide osoa. Adin horietatik aurrera, adin-tarte bakoitzean % 90 edo hortik gorakoak dira txertoa jaso dutenak.

 

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astelehen honetan adierazi duenez, "aste honetan edo hurrengoan" lortuko da txertoa jaso dezaketen herritarren % 90 dosi batekin txertatuta izatea, eta irailaren amaieran edo urriaren lehen asteetan lortuko da xede-populazioaren % 90 bi dosirekin txertatuta izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa