Gizartea -

GERTAKARIA

Euskal kostaldean Donejakue bidea egiten ari zela desagertutako emakumea aurkitzeko lekukoak eskatu dituzte

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Donejakue bidea iparraldeko bidetik egiten ari zela uste da. Hasiera batean, Zumaian desagertu zela esan bazen ere, antza, Gernika inguruan ikusi zuten azken aldiz, abuztuaren erdialdean.

Bilaketa dispositiboa.
Bilaketa dispositiboa.
Bilaketa dispositiboa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donejakue bidea egiten ari zela euskal kostaldean desagertutako emakumea bilatzeko, lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Zumaian egon zela uste da, eta handik Bizkairako bidea hartu zezakeela. Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, azkenengo aldiz Gernika inguruan ikusi omen zuten. 

46 urteko emakume frantziarra da desagertuta dagoena. Hiruzpalau aste badira, haren arrastorik ez dela: 1,70-1,75 metroko altuera du, ile horia, eta oso argala da. Bilaketan laguntzeko, ezaugarri horiek zabaldu ditu Poliziak.

Ohar batean jakitera eman dutenez, "baliteke emakumea laguntza eske ibiltzea",  "ezer gabe" dabilela uste baita.

Arrastoren bat duen herritar orori, Ertzaintzara edota SOS Deiak zerbitzura deitzeko eskaera zabaldu du Segurtasun Sailak.

Joan den asteartean hasi ziren emakumearen bila, Zumaia inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Frantzia Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Desagertutako pertsonak