Gizartea -
Koronabirusa
Protesta egin dute Irun eta Hendaia artean, "gizadiarentzat askatasuna" eskatzeko
Dozenaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Irun eta Hendaia artean, covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko asmoz indarrean dauden neurrien aurka.
Agentziak | EITB Media
Bizitza Plataformak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Irun eta Hendaia artean, covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko asmoz indarrean dauden neurrien aurka eta "gizadiarentzat askatasuna" eskatzeko manifestazioan.
Hain zuzen ere, protesta 16:30 aldera abiatu da San Juan plazatik. Hala, elkarte horretako bozeramaileek "txertoa hartu ez duten pertsonekiko enpatia" eskatu dute, "denok alde berean" gaudela iritzita, eta agintariak "gaixotasun batengatik eskubideak urratzen" ari direla salatu dute.
"Askatasuna gizadiarentzat" lelopean (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez), manifestazioan "osasunaren eta askatasunaren aldeko mezuak" entzun dira. Halaber, gai honen inguruan "ikuspuntu guztien berri emateko" eskatu diete anotolatzaileek hedabideei.
Ehunka pertsonak parte hartu dute Santiago zubian amaitu den manifestazioan, Hendaiako zutabearekin besarkada sinboliko bat emanez, Ficoba azokaren kanpoaldean egindako ekitaldian.