Gizartea -

Eguraldia

Euri zaparradak ur-putzuak eragin ditu Gasteizen

Ekaitzak ez du luze iraun, baina minutu gutxitan putzuak eragin ditu errepideetan eta ura sartu da lur azpiko zenbait aparkalekutan.  

Ekaitzak ur putzuak eragin ditu Gasteizen.
Ekaitzak ur putzuak eragin ditu Gasteizen.
Ekaitzak Gasteizko hainbat kale ureztatu ditu eta euri-jasa handiak utzi ditu Gipuzkoako kostaldean

1:03

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri zaparradak ur-putzuak eragin ditu arratsalde honetan Gasteizko errepide eta toki ezberdinetan.

Euskalmet meteorologia agentziak emandako datuen arabera, arratsaldeko 18:00etan 12 litro baino gehiago pilatu dira metro karratuko Abetxukon, 10 minututan.  

Ekaitzak ez du luze iraun, baina putzuak eragin ditu errepideetan –Zaramagako tuneletan edo Madril kaleko biribilgunean, besteak beste- eta ura sartu da lur azpiko zenbait aparkalekutan.

Horrez gain, Zabalgana auzoan eta Zulueta Jauregiko lorategian, aire librean, egin behar ziren bina ikuskizun kultural bertan behera utzi ditu Udalak.

Euri zaparrada gogorrak beste hainbat udalerritan ere izan dira. Zigoitian, esterako, 37 litro baino gehiago pilatu dira metro karratuko ordubetean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez,  Gorbeako estazio meteorologikoan metro karratuko 37,5 litro batu dira; eta San Prudentzion, 31,9 litro.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia dago indarrean, ekaitzengatik eta zaparrada mardulengatik. Tarteka txingorra bota dezakeela ere ohartarazi dute.

Nafarroan, berriz, alerta laranjak indarrean jarraitzen du. Atzo, uholdeak eta hainbat arazo izan ziren euriteen ondorioz Nafarroa hegoaldean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ekaitzak