Gizartea -
Zumaia
Zumaiako kostaldetik gertu kanpatuta zebilen desagertutako emakume baten bila ari dira
Bilaketa-operazioa astearte arratsaldean hasi zen. Zumaiako bizilagun batek Ertzaintzari jakinarazi zionez, hamar egun ziren Donejakue Bidea igarotzen den labar batetik gertu kanpatu zuen emakume bat ikusten ez zuela.
EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi zerbitzuak 46 urteko emakume frantziar baten bila ari dira asteartetik. Desagertutakoa Zumaiako (Gipuzkoa) itsaslabar baten inguruan kanpatuta zegoen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bilaketa atzo arratsaldean hasi zen, Zumaiako bizilagun batek Ertzaintzari jakinarazi ondoren 10 egun zeramatzala Zumaiako itsaslabar baten ondoan kanpatuta zegoen emakume bat ikusi gabe, Donejakue Bidea igarotzen den gune batean, hain zuzen ere.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko eta Txakur Unitateko kideak emakumearen bila ari dira, eta emakumearen motxila eta janari-hondarrak aurkitu dituzte haren kanpin-dendan.
Asteazken honetan, denda arkitu duten tokitik 500 metroko inguruan jarraitu dute haren bila, Ertzaintzaren helikoptero baten laguntzarekin.