Gizartea -

Koronabirusa

54 kasu atzeman dituzte Nafarroan, ekain amaieratik zenbatutako zifrarik baxuena

Bezperan baino 59 kasu gutxiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, eta duela astebete baino 46 gutxiago. Pertsona bakarra ospitaleratu dute, Zaintza Intentsiboen Unitatean.

UPNAren txertaketa gunea
UPNAren txertaketa gunea
UPNAren txertaketa gunea

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, 54 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte Nafarroan, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera. Hala, Foru Erkidegoak azken egunotako joera hautsi eta ekainaren 28tik erregistratu den zifrarik baxuena lortu du. Bezperako datuekin alderatuta ere, jaitsiera handia izan da kutsatzeetan; izan ere, ostiralean baino 59 positibo gutxiago zenbatu dira larunbatean. Hala ere, aipatzekoa da jai egunetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, eta horrek kutsatze berrien zenbatekoan eragin dezakeela.

Gaixo bakarra ospitaleratu dute, Zaintza Intentsiboen Unitatean, azken 24 orduetan. Orotara, 80 covid-19 paziente daude Nafarroako erietxeetan, horietako 25 ZIUn.

Larunbatean zehar, 1.367 dosi jarri dituzte txertaketa guneetan. Hala, Foru Erkidegoak 915.674 txerto jarri ditu dagoeneko.

Azken orduotan 747 diagnostiko proba egin dituzte osasun langileek, eta positibotasun tasa % 7,2koa da.

Udalerrika, Iruñeak 13 positibo berri izan ditu larunbatean, horietako 3 Errotxapean, 3 Alde Zaharra-I Zabalgunean eta 3 Arrosadian. 7 kasu atzeman dituzte Tuteran, 4 Burlatan eta Murchanten, 3 Arguedasen, 3 Mendabian eta 2 Azkoienen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa