Gizartea -
Koronabirusa
Nafarroako unibertsitateetara beste erkidego eta herrialde batzuetatik datozen ikasleei txertoa jarriko diete
Jarduera akademikoa segurtasunez abiatu nahi du Nafarroako Gobernuak neurri hori hartuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Gobernuak beste erkidegoetatik eta atzerritik ikastera etorriko diren ikasle unibertsitarioak covid-19aren aurka txertatzeko prozedura martxan jarriko du. Helburua, jarduera akademikoa segurtasun osoarekin jardutea da.
Txertaketa prozedura osasun arloko ikasleak txertatzeko otsailean erabilitakoaren antzekoa izango da. Unibertsitateek administrazio lana egin beharko dute, Osasun sailari txertatu beharreko ikasleen zerrenda helaraziz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasuan, polikiroldegian bertan egingo da txertaketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea