Gizartea -

Jaiak

Lekeitiok herrirako sarbideak itxiko ditu Antzar Egunerako

Irailaren 4tik aurrera herriko sarbideak itxita egongo dira autoentzako, erroldatuentzako bakarrik zabalduz, eta irailaren 5ean garraio publikoa ere bertan behera utziko da.

Lekeitioko Antzar Eguna. Artxiboko irudia: EiTB
Lekeitioko Antzar Eguna. Artxiboko irudia: EiTB
Lekeitioko Antzar Eguna. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeitiok sarrerak eta irteerak itxiko ditu berriro ere Antzar Egunean, irailaren 5ean. Koldo Goitia alkaldeak informatu duenez, irailaren 4tik aurrera herriko sarbideak itxita egongo dira autoentzako, erroldatuentzako bakarrik zabalduz, eta irailaren 5ean garraio publikoa ere bertan behera utziko da.

Udalerriak Bizkaiko eta Euskadiko intzidentzia-tasarik altuenetarikoa du (1.010 kasukoa 100.000 biztanleko). Horregatik, bigarren urtez, Lekeitioko egun handian herria ixtea erabaki du alkateak.

Goitiak irailaren 1etik 5era antolatutako ekintza kulturalak eta kirol-ekintzak beste egun batzuetara aldatuko dituztela azaldu du. Horrekin batera, irailaren 4tik aurrera herriko sarbideak itxita egongo dira autoentzako, erroldatuentzako bakarrik zabalduz, eta irailaren 5ean garraio publikoa ere bertan behera utziko da.

Amaitzeko, Koldo Goitiak udalerriak bizi duen egoera "zaila" nabarmendu du: "2020ko egoera berdinean edo txarragoan gaude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Jaiak Lea-Artibai