Gizartea -

Afganistan

Afganistanen "korridore humanitario bat zabalik izatea" eta errefuxiatuei laguntzea eskatu du CEAR Euskadik

Patricia Barcena CEAR Euskadiko zuzendariak azaldu duenez, oraingoz ez dakite ebakuazioak amaitutzat eman ondoren errefuxiatu afganiarrik iritsiko den Euskadira.

Jende ugari Afganistanen, Kabulgo aireportura heldu nahian. Argazkia: EFE
Jende ugari Afganistanen, Kabulgo aireportura heldu nahian. Argazkia: EFE
Jende ugari Afganistanen, Kabulgo aireportura heldu nahian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patricia Barcena CEAR Euskadiko zuzendariak ostiral honetan azaldu duenez, 60 errefuxiatu afganiar iritsi dira dagoeneko Euskadira, baina oraingoz ez dakite datozen orduetan pertsona gehiago iritsiko diren edo ez.

Testuinguru horretan, Kabulgo aireportuan "korridore humanitario bat" zabalik izateko eskatu du, nahi duten pertsonei irteteko aukera emateko, eta "milioika errefuxiatuei erantzuna emateko" beharraz ohartarazi du.

CEAReko arduradunak nabarmendu duenez, oraingoz ez dakite ebakuazioak amaitutzat eman ondoren, azken hegaldian errefuxiatu afganiarrik iritsiko den Euskadira.

Barcenak jakitera eman duenez, CEAR Euskadik bere esku dituen etxebizitza guztiak okupatuta ditu une honetan, baina "beste erakunde batzuek tokia izan dezakete oraindik", Gurutze Gorriak edo ACCEMek, adibidez.

Barcenak gaineratu duenez, oraingoz ez dira beharrezkoak izan Eusko Jaurlaritzak eskainitako harrera-plazak; izan ere, ebakuatutako pertsonak jasotzen hasi zirenean, Estatuko harrera-sistemak "plaza dezente" zituen, pandemiaren ondorioz, aurten aurreko urteetan baino "pertsona gutxiago" iritsi direlako Espainiara.

"Espainiaren laguntzaileak izan zirelako ebakuazio zerrendetan dauden pertsona batzuk ezin izan dira Kabulgo aireportura iritsi", deitoratu du CEAR Euskadiko zuzendariak. Hori dela eta, gaur egun bizi dugun "egoera konplexu" honen aurrean, nazioarteko komunitateari dei egin dio "korridore humanitario bat zabalik izan dadin" Afanistanen, nahi duten pertsonei irteteko aukera emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Erresuma Batua Espainiako Gobernua Espainia Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Feminismoa Errefuxiatuak Giza eskubideak Afganistan