Gizartea -

Koronabirusa

Hiru pertsona hil dira Nafarroan azken orduetan koronabirusaren ondorioz

Azken orduetan, hiru pertsona hil dira, eta orotara 1.220 dira orain arte zenbatutako heriotzak.

Iruñeako kaleak. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeako kaleak. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeako kaleak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan beste 92 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, hau da, bezperan baino bi gutxiago, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Orotara 1.434 diagnosi proba egin zituzten osasun zerbitzu publikoan. Horrenbestez, positibitate tasa % 6,4koa izan zen. Abuztuko portzentaje txikiena izan da.

Kasuen beherakada hori txikia bada ere, joera beheranzkoa dela baieztatu da. Izan ere, oraingoz, joan den astean baino 55 positibo gutxiago zenbatu dituzte asteon, eta duela bi aste baino 152 gutxiago.

Atzo, lau pertsona ospitaleratu zituzten; horietako bat, zainketa intentsiboetako unitatean. Guztira, 91 pertsona daude ospitalean une honetan; 27 ZIUetan.

Gainera, azken orduetan, hiru pertsona hil dira, eta orotara 1.220 dira orain arte zenbatutako heriotzak.

Asteazkenean, 4.060 txerto jarri zituzten. 458.122 pertsonak pauta osoa dute dagoeneko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea gaur