Gizartea -

Nafarroa

Espainiako Gobernuak hondamendi-eremu izendatu du Valtierra uztaileko suteagatik

Suak 517 hektarea kiskali zituen Vedado de Eguaras parke naturalean eta bere inguruetan, Nafarroako Gobernuak azaldu zuenez.

Suak 517 hektarea kiskali zituen Valtierran. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Suak 517 hektarea kiskali zituen Valtierran. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Joan den asteko suteak utzitako kalteen berri eman du gaur Nafarroako Gobernuak

1:10

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda honetan izandako suteek autonomia erkidego ezberdinetan suntsitutako guneak hondamendi-eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak, eta tartean dago Valtierra.

Joan den uztailean piztutako suak 517 hektarea kiskali zituen Vedado de Eguaras parke naturalean eta bere inguruetan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez.

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak gaur zehaztu duenez, uda hasi zenetik eta joan den abuztuaren 15a bitartean, 5.942 sute izan dira Estatuan eta, guztira, 46.600 hektarea erre dira.

Bestalde, Ministroen Kontseiluak Errioxa ere hondamendi-eremu izendatzea erabaki du, ekainaren 14tik 16ra bitartean izan ziren uholdeek eragindako kalteengatik.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak