Gizartea -
Baso-sutea
Ezcarayko baso-sutea kontrolpean dago, baina ez dute guztiz itzali
Suak 100 hektarea baino gehiago erre ditu, eta nahita eragindakoa izan daitekeela uste da.
EITB Media
Ezcarayko (Errioxa) baso-sutea kontrolpean dago, eta, ondorioz, Larrialdietako Unitate Militarrak (UME) sua itzaltzeko lanak utzi ditu. Horrela, hemendik aurrera, Errioxako Gobernuko Biodibertsitate Zuzendaritza Nagusiak hartu du sugarrak itzaltzeko ardura, Errioxako Gobernuak jakitera eman duenez.
Suak 100 hektarea baino gehiago erre ditu, eta nahita eragindakoa izan daiteke, bertako gobernuaren iturrien arabera.
Sua 13:30 aldera piztu da Posadas eta Azarrulla herrien inguruan, bi gune ezberdinetan, eta pinudiak, hostozabalen baso mistoak eta sastrakak erre ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea