Gizartea -
Koronabirusa
Kutsatzeak murriztu egin dira Euskadin, baita positibotasun-tasa ere
Ospitaleratzeek ere behera egin dute: ostiralean 36 pertsona ospitaleratu zituzten, ostegunean baino 11 gutxiago; eta gaixo bat gutxiago dago ZIUetan.
EITB MEDIA
Ostiralean, koronabirusarekin kutsatutako 756 pertsona atzeman zituzten Euskadin, bezperan baino nabarmen kasu gutxiago. Positibotasun-tasa ere apur bat jaitsi da, % 11,7ra arte.
Atzoko pandemiaren bilakaeraren datuak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta, emandako datuen arabera, egun horretan 6.468 proba egin zituzten, aurreko egunean baino mila bat gutxiago; ostegunean atzemandako positiboak 891 izan ziren.
Positibotasuna % 12,1etik % 11,7ra jaitsi da, aste osoko joerari eutsiz. ZIUn dauden gaixoei dagokienez, 61era jaitsi dira, ostegunean baino bat gutxiago.
Ostiralean, koronabirusa zuten 36 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, bezperan baino 11 gutxiago.
Datorren astelehenera arte Osasun Sailak ez ditu beste datu epidemiologiko batzuk eguneratuko, hala nola 14 egunetan metatutako intzidentzia; ostegun honetan, 100.000 biztanleko 584,1 kasutan zegoen.
Bilbo, covid-19ak hildako gehien utzi dituen euskal hiriburua
Covid-19arekin Euskadin hildako 4.491 pertsonetatik 1.011 Bilbokoak izan dira, Osakidetzak emandako datuen arabera.
Gainerako hiriburuei dagokienez, Gasteizen 628 hildako izan dira iazko otsailean pandemia hasi zenetik; Donostian, berriz, 396.
EAEko hiru hiriburuekin batera, Barakaldon (204), Getxon (136), Basaurin (108), Eibarren (82), Irunen (73) eta Sestaon (72) daude hildako gehien.