Gizartea -

HERIOTZA

Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da

Martinez Odriozola EHUko kazetaritza irakaslea eta Pikara Magazine aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Horrez gain, Euskal Kazetarien Elkargoko presidente izendatu zuten.

Lucia Martinez Odriozola kazetaria. @marikazetari Twitter kontutik hartutako argazkia.
Lucia Martinez Odriozola kazetaria. @marikazetari Twitter kontutik hartutako argazkia.
Lucia Martinez Odriozola kazetaria. @marikazetari Twitter kontutik hartutako argazkia.

Ainhoa Benito | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lucia Martinez Odriozola kazetaria hil da gaur goizaldean, Pikara Magazineko kideek Twitterren jakinarazi dutenez. Martinez Odriozola Getxon jaio zen 1958an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, 1983an.

Hamarkada bat geroago, Kazetaritza sailean hasi zen lanean irakasle gisa, eta bi agintalditan, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano-taldeko kide izan zen.

Era berean, Euskal Kazetarien Elkargoko presidente izendatu zuten 2006an, eta kontzientziazio-lan handia gauzatu zuen komunikabideek berdintasunaren eraikuntzan duten gizarte-erantzukizunaren inguruan."Albiste tristea, hitzik gabe utzi gaitu", deitoratu du kazetari elkarteak.

Genero Ikuspegitik lan egiten duten Nazioarteko Kazetarien Sareko koordinatzailea izan zen eta Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) presidenteordea ere.Halaber, azken urteetan hitzaldiak eman zituen Bizkaiko Ahalduntze Eskoletan.

Pikara Magazineko kideek idatzitako tweet-a: "Lucia Martinez Odriozola Pikarako sortzaileetako bat hil da, gaur goizaldean. Gure irakaslea. Gure laguna. Minak, oraingoz, ez digu ezer gehiago esaten uzten. Baina esango dugu. Haren ikaskuntzekin geratzen gara, haren barrearekin, irmotasunez."

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Kazetaritza