Gizartea -
Koronabirusa
Osakidetzak 12 urte baino gutxiagokoen hitzorduak atzeratu ditu
Hala ere, abuztuan 12 urte beteko dituzten gazteen hitzorduak bere horretan utziko ditu, baina irailetik aurrera betetzen dituztenenak ez. Hauek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osakidetzak 12 urte baino gutxiago dituzten 2.700 neska-mutil txertatzeko hitzorduak atzeratzea erabaki du, baita 12 urte 2021. urtean betetzen dituztenenak. Adingabe horiek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua.
Osasun Sailak Pfizer eta Moderna txertoak jasotzeko 2009. urtean jaiotako neska-mutilen hitzorduak baimendu zituen. Saileko iturriek jakitera eman dutenez, baina, 12 urte bete ondoren txertatuko dituzte.
Hala ere, 12 urte abuztuan beteko dituztenen hitzorduak bere horretan utziko ditu Osakidetzak, baina irailetik aurrera betetzen dituztenenak bertan behera utzi ditu.